Euskal baleazaleak. Berebiziko historia baten irudiak eta aztarnak

ballenerosportada

UNSAIN, J.M. 

Euskal baleazaleak. Berebiziko historia baten irudiak eta aztarnak

Untzi Museoa, Donostia, 2012, 175 or., 269 ir.

ISBN 978-84-615-8122-1

20 €


Liburu honek duen helburu nagusia euskal baleazaleen munduaren inguruan sorturiko ikus ondarea bildu eta hari balioa ematea da. Erdi Aroan hasi eta gure menderaino doan denborazko ibilbide batean, liburua, funtsean, alor honi zuzen edo zeharka loturiko irudien bilduma gisa planteatu da, nahiz, aldi berean, mundu horretaz kontserbaturiko arkeologia aztarnen erakuskari adierazgarria ere barne hartzen duen. Bilduma lan honetan ugari dira marrazkilari, margolari, eskultore, diseinatzaile grafiko, argazkilari eta artisauek egindako irudikapenak, nahiz lekua ere baden beste zenbait eratako adierazpideetarako: komikia, ikusentzunezko ekoizpenak, irudikatze museografikoak, antzezkizunak, etab. Kultura adierazpen horien interesa dagokien ahalmenean datza, dokumentu historiko gisa edota oroimen eta imaginarioaren irudikapen eta esangura berritze gisa.

Aurkezturiko material heterogeneoak irakurleak dagokien testuinguruan jar ditzan argibide batzuk ematearren, kapituluak sarrera testu labur batzuekin zabaltzen dira; hala, batzuetan, horrek gaiari buruzko datu edo alderdi ezezagunak edo gutxi ezagunak hartzen ditu. Testu horiek batzeak eta aipaturiko iruditeriarekin eta dagozkien argazki oinekin artikulatzeak, gainera, liburuak gure baleazaleen historia zabaltzea du helburu.

Untzi Museoan urtea bukatu arte ikusgai egongo den "Baleazaleak" aldi baterako erakusketa osatzera dator liburu hau.

Beren artxiboetako irudiak ekarri dituzten erakunde publiko zein pribatuen artean, esker onez ondokoak aipatuko ditut: Archives Nationales de France, Barthelmess Whaling Collection (Kolonia), Bibliothèque Municipale d'Amiens, Bibliothèque National de France (Paris), The British Library (London), Huntington Library (San Marino, California), The John Rylands Library (University of Manchester), The Pierpont Morgan Library (New York), Red Bay National Historic Site (Kanada), Parks Canada, Memorial University of Newfoundland (Ternua), The National Geographic Society, Uffizi Galeria (Florentzia), New Bedford Whaling Museum (Massachusetts), Kopenhagueko Zoologia Museoa (Danimarka), Maison Louis XIV (Lohobiague-Enea, Donibane Lohitzune), Maison de l´Infante (Joanoenia, Donibane Lohitzune), Musée Canadien des Civilisations (Québec), Koldo Mitxelena Kulturunea, Gipuzkoako Artxibo Orokorra (Tolosa), Pasaiako Portuko Agintaritza, Kutxa Fototeka, Hondarribiko Udala, Mutrikuko Udala, Orioko Udala, Lekeitioko Udala.

Liburuaren azala

Liburuaren aurkibidea

  • Aurkezpena
  • Sarrera
  • 1. Erdi Aroko lainoak
  • 2. Balea arrantzaren garapena eta goren aldia XVI. mendean
  • 3. Red Bay, ondare materialaren gordetegi nagusia
  • 4. XVII. mendea. Nazioarteko lehia gogorra
  • 5. XVIII. mendea. Gainbehera eta indarberritzko azken ahaleginak
  • 6. XIX. mendea. Iraganaren errainuak
  • 7. XX. eta XXI. mendeak. Oroimenari eta imaginarioari eraginez
  • Bibliografia
  • Eskerrak

Prentsa dossierra 

Liburuaren aurkezpena 2012ko ekainaren 13an egin zen, Museoko liburutegian.

Contacto

Museoa bisita ezazu

Asteartetik larunbatera:
10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara

Igande eta jaiegunetan:
11:00etatik 14:00etara.

Abenduaren 24 eta 31ean:
10:00etatik 14:00etara

Astelehenetan itxita.
Urtarrilaren 1, 6 eta 20an, eta abenduaren 25ean itxita.

Ordutegia, tarifak, taldeak...

Facebook Youtube Rss

Untzi Museoa - Museo Naval
Kaiko pasealekua, 24 - 20003 Donostia (Gipuzkoa).
Tel.: +34 943 430051. Fax.: +34 943 431115.
E-mail: mnaval@gipuzkoa.net

gipuzkoa.net
© 2014 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia ·