Museoko funtsei buruzko azterlanak

Itsas Memoria. Revista de Estudios Marítimos del País Vasco aldizkariak Museoko funtsei buruzko azterketara bideratutako atal bat du, historiaren eta ondarearen ikuspegitiko azterketara bideratua alegia.

Urazandiko ontzia (XVI. mendea)

Urazandi etxea (Mutriku), Deba ibaiaren bokalean kokatua, eraitsi egin zuten 1989an izandako sutearen ondotik, baina ate nagusiaren gainean jarrita egondako erliebea, ontzi bat irudikatzen duena bera, Museoko bildumen parte dugu gaur egun.

Untzi Museoko ontzi ondarea

1991n, Museoak ontziak biltzeko plan bat jarri zuen abian, hain zuzen euskal kostaldeko laneko eta laketeko ontzien lagin adierazgarri bat osatu ahal izatearren. Horrela, Museoak dagoeneko 36 ontzi bildu ditu, eta horietako batzuk Pasaiako Ontzigunen daude gaur egun ikusgai.

2009an Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Ondarearen Zuzendaritza Nagusiak Museoak berreskuratutako zenbait itsasontziren zaharberritzea bultzatu zuen:

  • Albaola Elkarteak lau ontzi txikiren zaharberritzea egin zuen: Pío, María Rosario eta Antxeta batelak, eta Eguzkiñe motorra.  
  • Olabe Ontziolako teknikariek lau itsasontzi zaharberritu zituzten: Germancho itsasbazterreko arrantza ontzia, 1950ekoa; Urumea ibaiko ala bat, 1940 inguruan eraikia; Juan María legatzale edo legatzetarako ontzia (Hondarribian 1965ean eraikia); eta Bidasoko gabarra bat, 1900 inguruan eraikia.

Zaharberritze lan horiek lagundu egin zuten itsasontzi horiei buruzko azterketa bat egiten.

Jarduera horien ildoari jarraiki, Iñaki Olaizola eta Juan Pablo Olaberria ontzi ingeniariei eman zitzaien Trinido ontziari buruzko azterketa bat egiteko lana; Trinido Donostiako portuko baxurako arrantzarako ontzi bat da, 30eko urteetan eraikia eta Untzi Museoak berreskuratua. Lan hori Itsas Memoriaren 6. zenbakian atera zen argitara:

Jaizkibel draga. Ondarearen babesaren arloan, adierazi behar da, halaber, Museoaren gestioek eragotzi zutela Jaizkibel draga desegitera eramatea; horren ondotik, eta beste zenbaitekiko elkarlanean, Kultur Ondasun kalifikazioa lortu zuen ontziarentzat, Monumentu kategoriaz. 2010ean hasi ziren zaharberritze lanak Pasai San Pedroko Ondartxo ontziola zaharreko ontzitegi-organ

Informazio gehiago:

  • “En torno a la draga Jaizkibel”, Luis Javier Escudero Domínguez. Itsas Memoria. Revista de Estudios Marítimos del País Vasco, 6, Untzi Museoa-Museo Naval, Donostia, 2009, 331-342 or.

Arrantzaren arloko etnografi funtsa

Arrantzaren arloko material etnografikoetan ere bilduma garrantzitsua du Museoak.

Baporeen erretratuak

Museoak bilduma interesgarria osatu du ontzien erretratuekin. Horietan zehar ibilbidea eginez, Antzinako Erregimeneko ontzi zaharretatik berri samarrak ditugun arrantzarako txalupetaraino irits gaitezke. Bildumaren parte bat baporeen irudiek, XIX.-XX. mendeko merkantzia ontziak dira gehienak, eta ontzi militarrek osatzen dute.

Urpeko ondare arkeologikoa

Museoak, bere funtsen artean, material arkeologikoen bilduma bat du (zeramika, metala, harria). Toki askotatik helduak dira, eta kronologia zabala hartzen dute. Piezen artean, Tomas Hernandorenak Museoan lagatakoak nabarmentzen dira.

Museoak duen harrizko ainguren bilduma Itsas Memoriako beste artikulu batean aztertu zen.

Grabatuak

Museoaren grabatu bildumak 1.000 pieza inguru ditu (ikuspegiak, eszenak, mapak, planoak). Museoan den funtsik baliotsuenetako bat osatzen dute.

Manuel Agoteren egunkariak

Manuel Agoteren egunkariak Museoan daude gordeta. Agote, getariarra jaiotzez, Filipinetako Errege Konpainiaren agentea izan zen Txinan (Kanton eta Macaun), eta 1779 eta 1797 bitartean egonaldi eta nabigazio egunkari batzuk idatzi zituen. Testu horiek zeharo interesgarriak dira Asiako hego-ekialdeko europar kolonialismoa eta XVIII. mendearen amaiera aldean Txinan, Filipinetako uharteetan eta Japonen garatzen ziren jarduera komertzialak ikertzen ari direnentzat.

Agoteren obraren zabalkundea lortzeko asmoz, Egunkari eta jatorrizko marrazki guztiak digitalizatu eta eskuragarri jarri ditugua sarean Museoko web-ean.

 

Contacto

Museoa bisita ezazu

Asteartetik larunbatera:
10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara

Igande eta jaiegunetan:
11:00etatik 14:00etara.

Abenduaren 24 eta 31ean:
10:00etatik 14:00etara

Astelehenetan itxita.
Urtarrilaren 1, 6 eta 20an, eta abenduaren 25ean itxita.

Ordutegia, tarifak, taldeak...

Facebook Youtube Rss

Untzi Museoa - Museo Naval
Kaiko pasealekua, 24 - 20003 Donostia (Gipuzkoa).
Tel.: +34 943 430051. Fax.: +34 943 431115.
E-mail: mnaval@gipuzkoa.net

gipuzkoa.net
© 2014 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia ·