
Bere inauguraziotik, 1991an, 2007 arte Museoaren bi solairu nagusietan erakusketa iraunkorra egon zen ikusgai. Euskal Herriak itsasoarekin izan duen harremanaren ikuspegi orokorra ematen zen bertan, arreta berezia untzingintzari eskainiz.
2007an museo plangintza aldatzen da: erakusketa iraunkorrerako erabiltzen ziren bi solairu nagusiak, iraupen luzeko aldi baterako erakusketentzat espazio bihurtzen dira. Gaur arte hiru izan dira antolatutako erakusketak: “Donostia, itsas hiria”, “Euskaldunak eta Pazifikoa. Andres Urdanetaren omenez” eta “Baleazaleak”.
Egindako aldi baterako erakusketen zerrenda hauxe da:
2012ko urriaren 9tik abenduaren 2 arte
2012 honetan Titanic ospetsua hondoratu zeneko mendeurrena bete da; sekula izandako naufragiorik izentsuena izango da segur asko. Baina 1912an izan ziren beste bi ezbehar handi euskal kostaldean ere: "San Ignacio de Loyola" petrolio-ontzi gipuzkoarraren hondoratzea eta, galerna izugarri batek harrapatuta, Bizkaiko arrantza-ontzi askoren naufragioa.
Gehiago irakurri...2008/12/23 - 2011/03/20
Erakusketa honen helburua Ozeano Barean izandako euskal presentziaren historia aditzera ematea da ezen, besteak beste, Filipinar uharteetan, Japonen, Amerikako kontinenteko mendebaldeko kostalde inguruan eta Txina hegoaldeko kostaldeko lurretan gauzatu zen.
Erakusketak azaldu egiten du euskaldunek nabigazio eta merkataritzarako ibilbide berriak esploratzen eta deskubritzen betetako eginkizun garrantzitsua, ekonomian, zientzia eta kultur arloan, administrazioan eta erlijio kontuetan izan zuten jarduera biziarekin batera.
Gehiago irakurri...2008/09/09 – 2008/11/09
Euskal kostaldeko olatu eta denborale izugarrien argazkien erakusketa. Euskal Herriko Informatzaile Grafikoen Elkartearen laguntzarekin.
Gehiago irakurri...2007/06/12 - 2008/11/09
Erakusketan erromatarren garaitik gaur egun arteko ibilbide bat egingo da Donostiako itsas historian barrena.
Gehiago irakurri...2006/06/09 – 2006/10/01. Surfilmfestibalek antolatutako erakusketa
Eraskusketa honetan, non argazkiak, ikusentzutekoak eta surf taulak ikus ahal izango diren, gure kostaldeko olatu adierazgarrienetako batzuk, Atturri, Bidasoa, Urumea, Oria eta Mundaka itsasadarreko bokaleetakoak, alegia, ikuspegi historikotik aztertu nahi izan ditugu.
Gehiago irakurri...Estropadei buruzko kartelen erakusketa honek, grafismoaren ikuspegitik, euskal kartelgintzaren historiaren zati esanguratsu bat agertzen du, 1920ko eta 1930eko hamarkadetan –kartelgintzaren urrezko aroan– hasi eta XXI. mendearen atariraino.
Gehiago irakurri...
Asteartetik larunbatera:
10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara
Igande eta jaiegunetan:
11:00etatik 14:00etara.
Abenduaren 24 eta 31ean:
10:00etatik 14:00etara
Astelehenetan itxita.
Urtarrilaren 1, 6 eta 20an, eta abenduaren 25ean itxita.
Ordutegia, tarifak, taldeak...
Untzi Museoa - Museo Naval
Kaiko pasealekua, 24 - 20003 Donostia (Gipuzkoa).
Tel.: +34 943 430051. Fax.: +34 943 431115.
E-mail: mnaval@gipuzkoa.net