

2011ko apirilaren 20tik 2013ko ekainaren 2ra arte
Erakusketa honetan aintzinako eta gaur egungo balearen arrantza ematen da ezagutzera eta bereziki, euskaldunek jarduera honetan izan duten partehartzea azpimarratu da. Erdi Aroko garaiei egiten zaie erreferentzia hasieran:Kontzejuetako zigiluek adierazten duten bezala Kantauri aldean garatu ziren nagusiki hasierako arrantzaldi haiek.
XVI. mendeko garai oparoei ere garrantzi berezia eman zaie (Labrador eta San Lorentzoko bokalean garatutako bale arrantza). XVII. eta XVIII. mendeak ere barne hartzen dira erakusketan eta baita XIX. eta XX. mendeetan arrantzaldi industrializatuarekin hasiko diren garai kontenporaneoak ere. Bukatzeko, gaur egun munduan dauden bale populazioari eta desagertzeko zorian dauden hainbat zetazeo espeziei egiten zaie errefentzia.
Euskal Herrian balearen arrantzak gailentasun-historiko handia izan badu ere, lehen aldia da gai honi buruzko erakusketa monografiko bat eskaintzen dela.
Erakusketa atal hauetan dago antolatua:

Erakusketan balio historiko handia duten piezak daude ikusgai: dokumentuak, XVI. eta XVII. mendeetako eskuizkribuak, XVI-XIX. mende arteko marrazkiak, Erdi Aroko euskal balea baten hezurduraren aztarnak, benetazko eskalan egindako txalupen berreraikuntzak, ontzien ereduak, argazkiak, liburuak, balearen arrantzan erabiltzen ziren lanabesak, etab. Material hauetako asko lehen aldiz egongo dira ikusgai publikoarentzat.
Museoko funtsez gain erakusketa honetan bilduma partikularretako eta beste hainbat zentroetako materialak daude ikusgai. Parte hartu duten zentroak: Santandergo Itsas Museoa, Aquarium-Gipuzkoako Ozeanografia Elkartea, Massó Museoa (Bueu, Pontevedra), Koldo Mitxelena Kulturunea, Albaola Elkartea, Parks Canada (Ottawa), Bergarako Errege Mintegia, Mutrikuko Udal Artxiboa, Hondarribiko Udal Artxiboa, Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoako Artxibo Orokorra eta Gipuzkoako Protokoloen Artxibo Historikoa.
Ikerketa ikonografikoari dagokionez, lan nekeza egin da Europako eta Ameriketako artxibategietan balearen arrantzarekin lotura duten irudiak lokalizatuaz. Arakatu direnak: The John Rylands Library (Manchester-ko Unibertsitatea), The Morgan Library (New York), The British Library (West Yorkshire), The John Carter Brown Library (Providence), Kopenhageko Zoologia Museoko Artxibategia (Danimarka), Klaus Barthelmess Bilduma (Colonia) eta New Bedford Whaling Museum (Massachusetts).
Jose Maria Unsain, Untzi Museoko zuzendarikidea, izan da erakusketa honen komisarioa.

UNSAIN, J.M.
Euskal baleazaleak. Berebiziko historia baten irudiak eta aztarnak
Untzi Museoa, Donostia, 2012, 175 or., ir.
ISBN 978-84-615-8122-1
20 €
Asteartetik larunbatera:
10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara
Igande eta jaiegunetan:
11:00etatik 14:00etara.
Abenduaren 24 eta 31ean:
10:00etatik 14:00etara
Astelehenetan itxita.
Urtarrilaren 1, 6 eta 20an, eta abenduaren 25ean itxita.
Ordutegia, tarifak, taldeak...
Untzi Museoa - Museo Naval
Kaiko pasealekua, 24 - 20003 Donostia (Gipuzkoa).
Tel.: +34 943 430051. Fax.: +34 943 431115.
E-mail: mnaval@gipuzkoa.net