Euskal kostaldeko museo eta interpretazio zentroen eragileak Lekeition batu dira

basquetourlekeitio

Joan den asteartean, uztailaren 10ean, Lekeitioko Santa Katalina Itsasargian Euskal Kostaldeko Museo eta Interpretazio Zentroen eragileen hirugarren bilera ospatu zen.

Bertan Balenciaga Museoa, Donostiako Aquarium eta Untzi Museoa, Bilbo itsasadarra Itsas Museoa, Bizkaiko Zubia, Lekeitioko Itsas Ondare Zentroa eta Bizkaikoa-ko arduradunak batu ziren, Basquetour teknikarien laguntzarekin, kostaldean dauden kultur eragileen izenean eta eragile guztien ordezkari modura, ekarlaneko hartu-emanak sendotzeko asmoz.

Euskal Kostaldearen Turismo Gida Planak, Basquetour- Turismoaren Euskal Agentziak eginda, itsas kultura eta kultur eragileen papera azpimarratzen du, gure kostaldeko posizionamendua bermatzeko eta bereizteko turismo arloan. Hau dela eta, eta hemendik sortuta, Museo eta Interpretazio Zentroen mahai teknikoa eratu da, elkarlana eta komunikazioa indartzeko eragile guztien artean.

Mahaiaren helburua, hauez gain, zera da: kultur eragileen ekarpenak batu eta sare lana indartu turismo arloaren garapena lortzeko. Horregatik, bilerak ospatu dira elkarlan eremu eta komunikazio esparru horiek lantzeko, eta amankomun izan ditzakegun proiektuak burutzeko.

Lehen pausu modura, irailaren 28an, Euskal Kostaldeko Kultur Eguna ospatuko da, non museo eta interpretazio zentroek ekintza egitarau amankomun bat garatuko dugun, sare irudi hori bermatzeko.

Contacto

Museoa bisita ezazu

Asteartetik larunbatera:
10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara

Igande eta jaiegunetan:
11:00etatik 14:00etara.

Abenduaren 24 eta 31ean:
10:00etatik 14:00etara

Astelehenetan itxita.
Urtarrilaren 1, 6 eta 20an, eta abenduaren 25ean itxita.

Ordutegia, tarifak, taldeak...

Facebook Youtube Rss

Untzi Museoa - Museo Naval
Kaiko pasealekua, 24 - 20003 Donostia (Gipuzkoa).
Tel.: +34 943 430051. Fax.: +34 943 431115.
E-mail: mnaval@gipuzkoa.net

gipuzkoa.net
© 2014 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia ·